Enpresentzako gonbidapena SDG4BIZ proiektuaren partehartze jardunaldirako
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Saiorako izenemate FORMULARIOA
Tknikak giza hazkunde jasangarriaren aldeko apustua egiten du, non gizartea, ingurumena, kultura eta ekonomia elkarri lotuta dauden.
Jasangarritasuna enpresentzako aukera gisa ulertzen dugu. Enpresa baten estrategian eta negozio-planetan irizpide berdeak sartzea beharrezkoa da. Irizpide berde hauek hazkunderako eta lehiarako abantailak sortzen eta bultzatzen dituzte.
Ildo honetan, SDG4BIZ proiektua lantzen ari gara; Finlandia, Austria, Eslovakia, Turkia eta Italiako unibertsitate eta erakundeekin elkarlanean. Proiektuaren helburua online prestakuntza-ikastaro bat diseinatzea eta gidatzea da, Garapen Jasangarrien Helburuetan (GJH) negozio-aukerak ikusarazteko. Ikastaroak 5 modulu ditu, lehen modulu orokor bat eta negozio aukerak eremu espezifikoetan lantzen dituen beste 4 modulu:
- GJHetan negozio-aukerak antzematea.
- Negozio-aukerak elikaduraren eta nekazaritzaren esparruan
- Negozio-aukerak hirien eremuan
- Negozio-aukerak energiaren eta materialen esparruan
- Negozio-aukerak osasunaren eta ongizatearen esparruan.
Zure interesekoa delakoan, online prestakuntzako pilotaje taldean eta sortutako materialaren baliozkotzean parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Izena eman ezazu FORMULARIO-an martxoaren 1ean Tknikan egingo den aurkezpen saioan parte hartzeko.