SDG4BIZ, GO MOBILITY ferian
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
2022ko apirilean GO mobility azokaren hirugarren edizioa ospatu zuen MUBILek, eta Tknikak parte hartu zuen bertan. Azoka aukera bat da mugikortasunaren ekosistema berria elkartzeko eta sinergia eta aukera berriak sustatzeko. Mugikortasunaren sektorea abiadura handian garatzen ari da, eta Go Mobility by MUBIL horren isla da. Azokan parte hartzen duten hainbat enpresarekin harremanetan jartzeko aukera izan genuen, GJHak negozio-eredu berri gisa aplikatzeko adibide hartuta.