ROVaren erabilerari buruzko formakuntza ikastaroa abian da
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Iragan astelehenean, Maiatzak 27; ROVaren erabilerari buruzko formakuntza ikastaroa martxan jarri zen Pasai San Pedroko Blas de Lezo Itsas Arrantza BHIn.
Don Bosco LHIIko Daniel Etxeberria eta Blas de Lezo Itsas Arrantza BHIko Iñaki Zugadiren eskutik, ROV-en erabilerarako beharrezko ezagutzak jasotzen ari dira 8 irakasle; eduki teoriko eta praktikoak uztartzen dituen plangintza bati jarraituz.
Azken urteetan, proiektuan garaturiko ezagutzak trukatzeko aukera eskaintzen du ikastaroak eta geroz eta indar gehiago hartzen ari den teknologia hau Lanbide Heziketan txertatzen joan dadin irakasle talde bat eratzeko lehen pausoa interesgarria da.