Robotikako Jardunaldi Teknikoak

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Kurtsoan zehar beste formakuntza saio batzuk egin diren harren, azken hiruhilabete honetan zehar, robotikaren inguruko ezagutzen transferentziari berriro eman diogu lekua Tknikako Robotika Autonomoa espezialitate arloan. Transferentzia hauek, lau egunetan zehar egin diren bi jardunaldi teknikotan banatuta egon dira.

Lehen jardunaldia Universal Robots etxeko elkarlaneko roboten ingurukoa izan da. Jardunaldi tekniko honetara, Lanbide Heziketako 17 ikastetxe ezberdinetako 33 irakasle gerturatu dira, eta besteak beste, honako edukiak landu dira:

  • Ordenagailu bidezko ikusmenerako irudien prozesatzearen inguruko oinarriak ezagutu.
  • Ordenagailu bidezko ikusmena duen sistema robotiko baten oinarritzen den aplikazio baten konfigurazio eta programazioa.
  • URScript lengoaian programatzea eta bere funtzioekin abiarazte seguru errutinak, erabilera parametrikoak, indar-pare sentsorearen erabilera etab.
  • URScript eta Dashboard aginduen bidez robotaren urrutiko kontrola.
  • Profinet konfigurazioa eta programazioa.
  • Dirección aginduaren konfigurazioa eta programazioa.

 

Bigarren jardunaldia aldiz, Mobile Industrial Robot etxeko robot mugikorren ingurukoa izan da. Aldi honetan, Lanbide Heziketako 18 ikastetxe ezberdinetatik 37 irakasle etorri dira AMR deritzaien robot hauei buruz gehiago ikasi nahian. Jardunaldi honetan landutako gaiak honakoak izan dira:

  • Robot mugikorrekin eremu berrietako mapak sortzen ikasi.
  • Robot mugikorren programazioa landu: misioak programatu, karroen bilketak eta karga-postu eta markagailuak kudeatzeko programazioak landu.
  • Robot mugikorrek inguruko periferikoekin izan ditzaketen komunikazioak eta elkarrekintzak landu.
  • Robot mugikorren oinarrizko mantenua landu.

 

 

Jardunaldi hauetan zehar bereganatutako ezagutzak berehalakoan edo epe laburrean aplikagarriak izan ezean, ziur gaude, etorkizun batean beharrezkoak eta erabilgarriak izango zaizkiela. Hau horrela, Robotika Autonomoa espezializazio arlotik, robotikari lotutako ezagutzak hedatzearen aldeko bultzadak ematen jarraituko dugu.

Erlazionatutako proiektua

ROBOTIKA AUTONOMOA