Paperak Aldatuz EAGI LHII Ikastetxean
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
EAGI LHII-k iaz Zubiak Eraikiz proiektua abian jarri zuen Donostiako Arkitektura Eskolarekin. Ekimen honen helburu nagusia Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa elkarrengana gerturatzea da.
Honetarako aurten bi elkartruke prestatu dituzte. Alde batetik, apirilaren 12an Passivhaus-aren inguruko hitzaldia eman zieten EAGI-ko irakasleek Arkitektura Eskolako 3. mailako ikasleei beraien eskolan. Bestetik berriz, maiatzaren 3an ikasle horiek beraiek (70 inguru) EAGI-n izango dira eraikuntza praktikak egiten. Bigarren ekimen honek Paperak Aldatuz izena jaso du, praktika hauetan EAGI-ko ikasleak, etorkizunean obretako langile izango direnak, izango direlako arkitektoen irakasle. Aurtengoan arketak eta igeltsu panelezko tabikeak eraiki beharko dituzte.