MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ALDEKO APUSTUA

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Tknika eta Lurauto-ren artean eman den akordioari esker, hurrengo lau urteetan zehar, Tknika-ko pertsonalgoak eskuragarri izango du bere mugikortasunerako BMW-ek atera berri duen azken ibilgailu elektriko modeloa (BMW i3).

Aurreko bertsioarekin alderatuta, asko hobetu da modelo hau autonomia aldetik eta 200 bat km egin ditzake karga bakar batekin.

Mugikortasun jasangarria bultzatzeko apustua estrategikotzat jotzen du Tknikak, eta eredu izan nahi du arlo honetan. Hori horrela izanik, ildo ezberdinak lantzen ari gera egun ikastetxeekin batera:

  • Irakaslegoaren formakuntza beharrak.
  • Proiektuak beste zentro eta entitateekin.
  • EUSKELEC ikastetxeen arteko ibilgailu elektriko txapelketa.
  • Enpresei zerbitzu eta aholkularitza saioak.
Erlazionatutako proiektua

Automobilaren teknologiak