LHko ZAINTZA NODOAK. 2024ko AZAROKO NEWSLETTERRAK.

 In NODOAK, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Euskadiko LHko zaintza Nodoek prospektiba-lana egiten dute hainbat eremu estrategikotan, eta horren emaitzak Euskadiko LHko ikastetxeen sarearekin partekatzea dute helburu.

Ikasturte honetan zaintzarako bi Nodo berri gehitu egin dira abian dauden sei nodoei, Nodo Industria Sortzaileak eta Nodo Teknologia Kuantikoak.

 

NODO SORMEN INDUSTRIAK: Euskadiko kultura eta sormen-industriak (KSI-ICC) osatzen dituzten azpisektoreetan prospekzio-zaintza lanak egitea du helburu. Lana enpresekin, erakundeekin eta funtsezko beste eragile batzuekin lankidetzan egiten da, Kulturaren Euskal Behatokiak (KEB) ezarritako sailkapenaren arabera.

 

NODO TEKNOLOGÍA KUANTIKOAK: Basque Quantum (BasQ) ekimen estrategikoan oinarrituta. Ekimen horren helburua da Euskadi Europako hegoaldeko liderra den teknologia kuantikoetako ikerketa-, talentu- eta berrikuntza-ekosistema gisa kokatzea. Nodoaren zaintza-eremuak konputazio kuantikoa, komunikazioak eta kriptografia (PQC eta QC) eta sentsoritika eta metrologia kuantikoa dira.

 

Transferentzia hori dinamikoagoa izan dadin, Nodo bakoitzak bi hilean behingo Newsletter bat argitaratuko du. Hauetara sarbidea bai Tknikaren web orritik (albisteen atala) bai Nodo bakoitzeko MeWetik izango da.

Nodo bakoitzeko 2024ko azaroko newsletteretara estekak hurrengoak dira:

NEWSLETTER F.A. NEWSLETTER F.D.K.
NEWSLETTER B. NEWSLETTER E.
NEWSLETTER R.A. NEWSLETTER O. 
NEWSLETTER S.I. NEWSLETTER T.K.

 

Bestalde, gogoan izan ere Nodo bakoitzak bere lekua duela MeWe sarean, eta hauek jarraitzera animatzen zaituztegu.