LH Proiektu Internazionalen Kudeaketa Erasmus+
Bukatu da nazioarteko proiektuen kudeaketaren ikastaroaren bigarren deialdia.
Kurtsoan zehar Erasmus+ programaren KA2 akzioa landu da.
Azken urteotan Euskal Herriko Lanbide Heziketak apustu nabarmena egin du nazioartekotzeari dagokionez. Ikastetxe guztiek dute nazioarteko jardueraren bat: bisitak, mugikortasunak, proiektuak, etab.
Kurtsoaren helburua jarduera horiei bultzada bat ematea zen, alde batetik, eskolak nazioarteko proiektutan parte hartze bultzatuz eta, bestetik, horretarako behar dituzten ezagutzak ematen.