LCAMP – Dissemination event Euskadin

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

2023ko abenduaren 15ean, Fabrikazio Aurreratuarekin eta 4.0 Industriarekin lotutako Euskadiko Lanbide Heziketako hainbat ikastetxetako 37 ordezkari bildu ziren Tknikan, LCAMP proiektua hurbilagotik ezagutzeko.

Hiru orduko ekitaldian, parte-hartzaileek horrelako aliantza batera batzearen abantailei buruz eztabaidatu zuten, LHko ikastetxeetan nazioartekotzea, berrikuntza eta kalitate handiko hezkuntza sustatzen jarraitzeko.

Parte-hartzaile askok adierazi dute jada aliantzarekin bat egiteko interesa, eta LCAMP Aliantzaren lehen konferentzian izango dira, Alemanian, 2024ko maiatzean.

Erlazionatutako proiektua

LCAMP