Komunikazioak eta hodei-konputazioa proiektuko 2023-2024 memoria
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Informazioa ahalik eta zentralizatuen eta eskuragarrien izateko helburuarekin, Komunikazioak eta hodei-konputazioa proiektuko taldeak 2023-2024 ikasturtean egin duen lana jarraian zehazten da:
Komunikazioak (5G)
- Zaintza prozesuaren barruan, ikasturtearen lehen hilabeteetan, bisita desberdinak egin dira: Teltronic enpresak Zaragozan dituen instalazioetara, Oviedoko unibertsitateak duen komunikazio sailera eta, batez ere, Bartzelonan egiten den Mobile World Congress 2024 feriara.
- Neutroon enpresaren Nomad 5G (5G sare pribatu profesional bat) sistemaren erosketa kudeatu da Tknikako Robotika Autonomoko laborategiari 5G konektibitatea emateko:
- Euskaltel-ekin 5G sistema profesional baten erosketa kudeatu da (Cumucore-ren 5G core batekin eta CableFree-ren irrati batekin). Sistema hau Don Bosco ikastetxean jarriko da martxan eta etorkizunean Euskadiko LHko ikastetxeetan 5G sare pribatuak instalatzeko erreferentzia izango da.
- Cyberlehia txapelketaren lehen edizioko finalerako, Euskaltel-ekin akordio bat lortu da ekitaldiaren zuntzeko eta 5G-ko konektibitatearen hornitzailea izateko.
- Euskelec-eko VII ediziorako, konektibitate kit-ak berritu dira kutxa txikiagoak eta Teltonika-ko (TRB500) 5G router industrialak erabiliz. Halaber, Euskaltel-ekin (MasOrange taldea) hitzarmena batera iritsi da lasterketako zuntz eta 5G konektibitatearen hornitzailea izan zedin; eta horrela ekitaldiaren asteburuan 5G SA sare bat erabiltzeko aukera izango dugu. Lasterketan, 7 ibilgailuk gure kit-a izan zuten: 1080p kamera bat eta 5G router bat zirkuituaren lehen pertsonako ikuspegi bat izateko.
- Vodafone-ekin akordio batera iritsi gara bi urtez Fast Track plataformara sarbidea duten 20 NB-IoT SIM txartel izateko. Txartelak proiektu ezberdinetan erabiliko dira eta horietako 10 gainontzeko ikastetxeen eskura jarriko dira.
- Don Bosco eta Mendizabalaren eskutik, “NB-IoT bidez komunikatzen den IoT sistema baten kasu praktikoa” izena duen NB-IoT formakuntza bat burutu da: esteka
- Ikasleekin gelan 5G sareen inguruko ezagutza ezartzeko moduari buruzko 20 orduko ikastaro bat eman da, “Talleres prácticos sobre la implementación de redes 5G en el aula” izenekoa: esteka
- Aurreko ikasturteko “5G – Fundamentos de la arquitectura de red y puesta en marcha de una red privada” formakuntzaren materialak ere eskuragarri utzi dira edonorentzat: esteka
Hodei-konputazioa
- IoMBian plataformaren garapenarekin aurrera egiteko, aurten EHUko ikastea den Aitor Castaño-ren laguntza izan dugu. Aitorrek bere gradu amaierako lana (GrAL) gurekin egin du eta IoMBian sistema eragilearen eta haren zerbitzuak urrunetik eguneratzeko mekanismo bat diseinatu eta inplementatu du (OTA bidez -over the air-). Egindako lanaren emaitzak datozen hilabeteetan argitaratuko dira.
- Lanbide heziketako ikastetxeetan cloud teknologien inplementazioa bultzatzeko AWSrekin akordio batera iritsi da. Elkarlana martxan jarri baina lehen, 20 ikastetxek erabiltzen zuten AWS Academy plataforma, baina azken hilabeteetan beste 20k egin dute alta eskaera. Lankidetza horren barruan, plataforma ezagutzera emateko bi prestakuntza (webinar) eman dira eta dokumentazio guztia Moodle-n zentralizatu da: esteka. Datorren ikasturtean Amazonek bere hodei publikoan eskaintzen dituen gainerako zerbitzuei (DeepRacer, Jam…) buruzko jardunaldi berriak egingo dira.
- Programazioan adimen artifizialaren erabilerari buruzko formakuntza (webinar) bat egin da, “Introducción a la generación de código mediante IA” izenekoa: esteka
- Terraform, hodeiko azpiegituraren hedapena automatizatzeko open source tresnaren inguruko 14 orduko ikastaro bat prestatu da, “Terraform-era sarrera” izenekoa: esteka
- GitHub Classroom ikasle gisa nola erabiltzen den dokumentatzeko bideo batzuk sortu dira. Bideo hauek gure barne formakuntzetarako erabiliak izan dira, baina edozein irakaslek bere ikasleekin erabili ahal izateko eskuragarri daude: esteka
- Ansible, ordenagailuen konfigurazioa automatizatzeko open source tresnaren inguruko 12 orduko ikastaro bat prestatu da, “Ansible-era sarrera” izenekoa: esteka
- “Introducción a Firebase con React” izeneko 15 orduko ikastaro bat eskaini da. Firebase zerbitzu desberdinak eskaintzen dituen (hosting, autentikazioa, datu baseak, AA…) Backend as a Service plataforma bat da: esteka
- Aurreko urtean eman zen “Herramientas para el desarrollo de software en la nube” ikastaroaren materiala irekian eskuragarri utzi da: esteka
- Aurreko ikasturtean “Introducción a Git y GitHub” izenburupean eskaini zen barne formakuntza baten materiala ere eskuragarri utzi da: esteka
FPCloud
- IsardVDI plataforman oinarritzen den VDI nodo bat instalatu da Tknikan, bi zerbitzariz osatua eta bakoitzak txartel grafiko dedikatuak dituena. Nodoaren helburua gure ikertzaile/kolaboratzaileen egunerokotasunerako eta Tknikak eskaintzen dituen formakuntzetarako erabiltzea da. Bestalde, puntualki, zentroek plataformaren errendimendua eta funtzionamendua frogatu ahal izateko ere erabili daiteke.
- Proiektuaren kolaboratzaile izan diren ikastetxeei 3 barne-formakuntza (webinar) eskaini zaizkie. Formakuntza hauen materialak eskuragarri utzi dira:
- Proiektuaren erabilera-kasuak dokumentatzen joateko webgune bat sortu da: esteka
Baliabide lagapena
Nabarmentzekoa da, halaber, datorren ikasturtean, baliabide lagapen gisa, honako material hau jarriko dela ikastetxeen eskura:
- 1x OAIBox Max (5G hezkuntza kit-a)
- 10x Adalm-Pluto SDR txartel
- 5x Arduino MKR1500
- 10x Vodafone Fast Track (NB-IoT) SIM txartel
Sailburuordetzako proiektuak
Azkenik, arloak sailburuordetzako proiektu hauen jarraipena ere eraman du: