Informatika eta komunikazioak

Ikasturtea:
2023-2024

Partaideak:
CIFP TARTANGA LHII
CIFP MIGUEL ALTUNA LHII

Adimen artifiziala, automatizazioa, gauzen Internet (IoT), errealitate birtuala eta areagotua eta garapen teknologiko estrategikoko beste ildo batzuk datu-bolumen izugarri bat maneiatzetik eta aztertzetik elikatzen dira, Big Data teknologiak erabiliz. Proiektu honen bidez, Big Data klusterra hedatu nahi da, Tartanga LHIFPko Datuak Prozesatzeko Zentroan, etorkizuneko hodei hibrido baten oinarri izan dadin eta hezkuntza-komunitateari eta enpresa interesdunei ezagutza eta transferentziak sor diezazkien.