“ISO9001:2015 barne auditoretzak” bigarren formazio jardunaldia
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Datorren otsailak 15-ean, Euskadiko lanbide heziketa sistemako ikastetxe desberdinetako kudeaketa sistemen arduradunei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatuko da.
Aipaturiko jardunaldi honetan, eta Tknikako adituen gidaritzapean, barne auditoretzak gauzatzeko sistematika, arauaren bertsio berriak dakarzkien enfoke edo ikuspegi berriak eta aldaketak eta kudeaketa esparru hauei barne auditoretzaren testu inguruan erantzuna emateko aukera potentzial desberdinak modu teoriko-praktiko batean landuko dira. Aurkezpen metodologiak talde lan eta dinamikekin tartetakuko dira.
Giro lasai eta elkarlanerako batean, barne auditoretza gauzatzeko orduan sortzen diren eta bertsio berriaren aldaketen inguruan sortuko diren partaideek dituzten eta azaltzen dituzten zalantza eta kezkak aztertu eta argituko dira.
Jardunaldi hau amaitu ostean, partaide guztiek jarduera praktiko bat gauzatu beharko dute bere ikastetxeetan eta ikastaroaren antolatzaileei bidali beharko diete.
Modu honetan, partaideek, arauaren bertsio berrian oinarritutako eta ikastetxeari balioa eransten dion barne auditoretzak planifikatzeko eta hedatzeko bere konpetentzia teoriko-praktikoak eguneratuko dituzte..