Ikastetxean Praktika Onen IV. Lehiaketa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Aurreko ikasturteteetan Irekin: Irakasle Ekin! ekimenaren baitan Lanbide Heziketako Ikastetxeen Praktika onen hiru lehiaketa aurrera eraman genituen. Ikastetxe eta irakasleen partaidetza bikaina izan zen, 138 praktika on jaso genituen eta hiru edizioetako finalistek euren esperientzia zabaltzeko aukera izan zuten. Hurrengo web orrian Praktika On finalistak jasota daude: http://irekinfpeuskadi.com/eu/irekin/

2018 Praktika Onen Lehiaketako Finalistak
Aurreko urteetako erantzuna ikusirik, Lanbide-Heziketako Sailburuordetzatik eta Tknika-ren koordinazioarekin, aurten ere irakaslego ekintzaile eta berritzaile hori identifikatu nahi dugu eta horretarako LHko Ikastetxeetan Praktika Onen Laugarren Lehiaketa kaleratu nahi dugu.
Gure asmoa, irakaslegoa burutzen ari den lan bikaina ezagutuarazi eta LHko ikastetxeen sarean zehar zabaltzea da, horregatik irakaslegoa ikastetxean burututako praktika berritzaile eta ekintzaileak partekatzera animatu nahi dugu.
Parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra ondorengo formularioa 2019ko apirilaren 10a baino lehen betetzea eta bidaltzea da:
2018ko Praktika On irabazlearen bideoa
2017ko Praktika On irabazlearen bideoa
2016ko Praktika On irabazlearen bideoa

2018 Praktika Onen Lehiaketako Irabazleak