Ikastetxean Laugarren Praktika Onen Lehiaketan Finalistak
Gaur egun Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeetan ekimen ugari eramaten dira aurrera, Tknikak lan egiteko modu honi babesa emanez eta ikastetxeetan burutzen ari den lan bikain hau zabaltzeko asmoz Ikastetxeetako Praktika Onen Lehiaketa kaleratu du.

Lehiaketan parte hartutako ikastetxeak
Laugarren edizio honetan, 24 Ikastetxe ezberdinetatik 36 Praktika On jaso dira eta hauek landutako gaiak ondorengoak dira: % 26 metodologia berrien ingurukoak dira, %17 ekintzaileak dira, %11 teknologikoak, %10 IKT-en ingurukoak, %8 Jasangarritasunaren ingurukoak, %6 proiektu solidarioak dira, %5 Genero Berdintasunekoak eta beste %16ak beste gai ezberdinei buruzkoak.
2019an ospatutako Ikastetxean Praktika Onen Lehiaketako 12 finalistak ondorengoak dira:
- “LAINOZTATU 4X4”. Garbiñe Intxausti Ormazabal. CIFP MIGUEL ALTUNA LHII.
- “Gamificación aplicada en las pruebas de evaluación al alumnado”. Iñigo Aramendi Inchauspe. CPES CENTRO DE ESTUDIOS A.E.G. BHIP.
- “6 Orduko Berrikuntza”. Nere Mendizabal Alonso. CPES SALESIANOS URNIETA BHIP.
- “Ikertu: Iniciación a la Investigación en el Ámbito Sanitario”. Esther Collazos, Raúl Setién. CPEIPS SAN JOSE DE CALASANZ HLBHIP.
- “Interkooperazioa: Inkasenpresen arteko lankidetza aukera”. Saioa Bacigalupe de la Torre. CIFP ELORRIETA-ERREKA MARI LHII.
- “Colaboración FP+UPV-EHU en el desarrollo de APPs didácticas”. Jaime Corrales. CIFP TXURDINAGA LHII.
- “Metalaren Hoztasuna Pertsonaren Berotasunean”. Eli Moreno Carrillo. CIFP ARMERIA ESKOLA LHII
- “Evaluación cooperativa”. Eneko Martínez Goikolea. CPES EGIBIDE LH-FP BHIP.
- “Zikloetatik haratagoko elkarlana”. Begoña Enbeita, Ergiña Urzelai. CIFP MENDIZABALA LHII.
- “Proyectos reales para la mejora de las instalaciones del Centro”. Iban Arocena. CPES LA SALLE-BERROZPE BHIP.
- “BIDELAGUNA, genero-indarkeriaren aurkako proiektua”. Cristina Aldasoro. CPES LA SALLE-BERROZPE BHIP.
- “CONECT@-T a FP”. Itxaso Diaz de Otazu, Mónica Caro, Iker Larrinaga. CPES Hermanos Larrinaga BHIP.
Zorionak eta mila esker Praktika Onen Lehiaketan parte hartu duzuen irakasle guztiei.

Lehiaketan parte hartutako irakasleak