Hobbide EFQM Bikaintasunaren erronka
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorretik garatzen ari garen transferentzia jarduerekin jarraituz, oraingo honetan Hobbide-EFQM markoan fokalizatu gara. Jardunaldi honetan FP Euskadi sistemako ikastetxe deberdinetako 25 kudeaketa sistema arduradunek aktiboki parte hartu dute
Jardunaldian Hobbide eredua EFQM markoaren barnean kontestualizatu da. Hobbide eta gure ikastetxeetan hain hedatua dagoen PKS-aren (Prozesu bidezko Kudeaketa Sistema) arteko trazagarritasuna ere aurkeztu da
Eta amaitzeko Hobbide diagnosirako tresna aurkeztu da. Tresna honek Hobbide-EFQM bikaintasun markoa erreferentziatzat hartuz eta ahalezko hobekuntza arloak identifikatuz, PKS/KSI-ko prozesuen ebaluazio azkar eta arin bat gauzatzea ahalbideratzen du.
Jardunaldi guztian zehar, partaideek, ariketa praktiko desberdinak burutu dituzte. Hauen azken helburua ereduaren logika eta bere kudeaketa hobetzeko LKH-ko ikastetxeei eskaintzen dizkien aukerak ezagutzea da. Honela indarguneak eta hobekuntza arloak identifikatzeko aukera izango dute ikastetxe hauek. Honek guztiak ikastetxeei bikaintasunaren bilatze erronka horretan lagungarri izango zaion etengabeko hobekuntzarako bidea planifikatzea eta hedatzea ahalbideratzen die.
Jardunaldia elkarlan eta kolaborazio giro bikainean gauzatu da. Erronka etengabeko hobekuntza eta ikastetxeen eta LH sistemaren bikaintasunaren bila jarraitzea dugu.
Harremanetan jarraituko dugu.
Zaude adi!!!!