FPeuskadi Ekintzailea, baita Finlandian ere
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Maiatzaren 8 eta 14 bitartean, 9 irakasle Erasmus + mugikortasun batean Finlandian izan gara.
Egun horietan zehar, aukera izan dugu ezagutza eta esperientzia partekatzeko, bai eta ekintzailetza bultzatzeko modu desberdinak ere.
Gure lan egiteko era aurkezteko aukera izan dugu, eta etorkizunerako lankidetza aukerak ireki ditugu.
Eta, jakina, herrialdearen parte bat ezagutu dugu, eta baita bere kultura, bertako jendea, gastronomia, eta eguraldia ere.
Parte hartzu dugun zentroak: Tknika, Zornotza Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua, Eraiken, Egibide, IES Mungia BHI, Harrobia, Eraikuntza LHko Institutua Bizkaia.
Bisitatu ditugun zentroak hauek izan dira:
- Haala Helia University
- Helsinki business College
- Axxel Vocational College – Entrepeneur
- TAMK University of Applied Sciences
- Tredu Vocational College
- TAKK (Tampere Adult Education)
Taldeko bertsolari batek honela deskribatu du bidaia:
Pertsona oso abegikorrak,
Ta hogei orduko argia;
Hori baino gehiago da, zinez, Baltikoko Finlandia.
Berrikuntza (re)n eredu garbi,
Irakaskuntzan handia,
Ahuntzaren gauerdiko eztula
Ez da Tknika alegia.
Zin dagit esandako guztia
Benetan dela egia.
Mugikortasunari buruzko informazio gehiago lortzeko, blog hau bisitatu dezakezu:
https://urratsbatmobilityblog.wordpress.com/