SAILBURUORDETZAKO PROIEKTUEN TRANSFERENTZIA JARDUNALDIA 2022

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Ekainaren 28an, 2021/22 ikasturtean zehar garatuko Sailburuordetzako berrikuntza proiektuen aurkezpen jardunaldia burutuko da Tknikan. Bertan, ikastetxe ezberdinetan garatu diren berrikuntza proiektuetan egindako lana partekatuko da.

Helburua, LHn berrikuntza arloan egiten ari den lanaren ikuspegi orokor bat partekatzea da; horrela ikastetxeen arteko sinergiak sustatu eta LHko berrikuntza sistema indartzeko.

Asmo horrekin, eta bertaratzen den irakaslegoaren lehentasunei erantzuteko asmoz, jardunaldian aurkeztuko diren 42 proiektuak multzoka sailkatu egin dira, eta irakasle bakoitzak hautatu ahal izango du zein proiektu blokeren aurkezpenetara joan nahi duen.

EGUNA: 2022ko ekainaren 28a, asteartea.

LEKUA: TKNIKA.

HIZKUNTZA: EUSKARA eta ERDERA.

EGITARAUA:

9:00 – 9:20. ONGIETORRIA. EUSKAL HERRIA ARETOAN. 

9:30 – 11:00 PROIEKTUEN AURKEZPENAK. 1. TXANDA.

Hiru espaziotan banatuko gara partehartzaileak.

A TALDEA: OSASUNA

  • COVID 19 eta nerabe eta gazteen osasun mentala.
  • Scanner 4.0
  • Senior Animazio Zerbitzu Bizia Lab
  • Zerocovid
  • PATCH SYSTEM
  • Osteosintesi plakak.
  • SST 4.0
  • Berrikuntza teknologikoa, digitala eta soziosanitarioa etxebizitza-ingurune integratu eta egokituetarako, zahartze aktibo eta osasungarriari erantzuteko.

B TALDEA: FABRIKAZIO GEHIGARRIA ETA ALDERANTZIZKO INGENIARITZA

  • Eransketa bidezko fabrikazio bitartez egindako produktuen egiaztapena saiakuntza-ez-suntsikorren bitartez
  • Eransketa bidezko kobrezko osagaien fabrikazioa.
  • 3Dko eskaner bidezko egiaztapena eta robot bidezko automatizazioa
  • FILAMETAL 2.0
  • Makina Erreminta alorreko osagaien hobekuntza Fabrikazio Aditibo bitartez
  • BIN PICKING Metal Forming prozesuetan.

D TALDEA: APLIKAZIO ETA AZPIEGITURA INFORMATIKOAK

  • Blockchain bidez ziurtatutako ekonomia zirkularra fabrikazio mekanikoan.
  • BLE bidezko 3D Indoor BLE geolokalizazioa
  • OT Ikuspegia
  • Big Data sistema lantokiko prestakuntzaren kudeaketarako.
  • FPCloud
  • Smart-gela Errealitate mixtarekin kontrolaturik garun ondak erabiliz.
  • Produktu baten lineako neurketa eta kontrola eta trazabilitatea
  • Connected and automated car

11:00 – 11:30 ATSEDENA. KAFEA.

11:30 – 13:00 PROIEKTUEN AURKEZPENAK. 2. TXANDA.

Hiru espaziotan banatuko gara partehartzaileak.

E TALDEA: ENERGIA.

  • IOT ALDEA – Eskualdetik mundura gailuak konektatzen.
  • Eraikinei aplikatutako energia berriztagarrien hibridazioaren bidez ur bero sanitarioa sortzeko alternatiben azterketa konparatibo monitorizatua. Pobreziaren amaiera.
  • Elektromugikortasun berriztagarria.
  • Eraginkortasun energetikoa hozte-instalazioetan
  • Eguzki-energia fotovoltaikoa duten ibilgailu elektrikoak kargatzeko fotolinera modularra
  • H2FP Hydrogen to FP
  • Digital Extended Automotive Batteries

F TALDEA: PROZESUEN DIGITALIZAZIOA

  • Simit
  • ZELULA 5.0. Industria iraunkor baterantz
  • Estanpazio prozesuaren sentsorizazioa 4.0
  • Adimen Artifiziala Fresaketan (IMill)
  • BirtualBOT Errealitate Birtualarekin roboten programak simulatzeko sistema.
  • CNC fresatzeko makinaren biki digitala (Mill2in)
  • Retrofitting Digitala
  • Jatetxe kolaboratiboa: tandem robotak eta gizakiak
  • Biki Digitala Industria 4.0n

G TALDEA: EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INGURUMENA

  • Near Solidus Forming (NSF)
  • Basoaren hegoak
  • EDUHARVESTER
  • Aukera berriak vermiculturan: iraunkortasuna, biozientziak eta ingurumena
  • BIO-AUTO

Atsedenaldiaren aurretik proposatzen diren multzoetatik bakar batean soilik parte hartu ahal izango da irakasleko eta beste horrenbeste atsedenaldi osteko gainerako blokekin ere.

Aurkeztuko diren Proiektuen inguruan ingormazio gehiago DOKUMENTU honetan aurki dezakezue.

IZEN-EMATEA: ESTEKA

Izena emateko azken eguna: 2022ko ekainaren 27a.

BALDINTZAK: EAEko Lanbide Heziketako ikastetxeren batean irakasle izatea.

Inskripzio kopurua eskainitako plaza kopurua (150) baino handiagoa bada, hautaketa irizpide hauek kontuan hartuz eginen da:

  • Inskripzio ordena hartuko da kontuan.
  • Zentro bakoitzean pertsona batek parte hartzea lehenetsiko da.