Euskadiko Lanbide Heziketako Ekintzailetza Sarien irabazleak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Gaur goizean, Iurreta Institutuan, ospatu den Euskadiko Lanbide Heziketako XI. Ekintzailetza sari banaketan, arlo bakoitzean hauek izan dira irabazleak:
Ikasenpresa programan, ikasturtean zehar ikasleek sortu dituzten 600 ikasenpresen artean, irabazle suertatu dira, arlo bakoitzean:
Negozio ideia onena:
- Irrifarreen Alde
Merkatu ikerketa onena eta marketing mix:
- Metal Extreme
Gizartean eragina, zabaltze kanpaina eta merkaturatzea:
- The Cool Spoons
Salmenta gune eta merchandising onena:
- Klico
Etorkizun bideragarritasuna duen enpresa:
- Gida Tour
Gizarte ekintzailetza:
- Neurrira Koop.
Irabazle bakoitzak FNAC-eko 500 euroko taloi bat jasoko du.
Bere aldetik, Irekin programak, Lanbide Heziketako irakaslego ekintzaileari bideraturikoa, ikastetxeetan garaturiko 12 praktika on aitortu ditu eta aurtengo Praktika On bikainenaren saria:
- Hernaniko Lanbide Heziketa: Gizarte Berrikuntzako LHII-ko irakasle Aitor Zabala Ezkurra eta Joana Zamorari “Hernani txirrindan” praktika garatzeagatik, eman dio.
Azkenik, Tknikako ekintzailetza arloko adin gehien duen programari dagokionez, Urratsbat, enpresen sorrerarako laguntza programa, lau sari ezberdin eman dira, horietatik hiru “la Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntzaz, eta laugarren bat, enpresa berritzaileenari sari berezia, Tknikak ematen duena.
2015eko Uztailaren 1etik 2016ko ekainaren 30erarte sorturiko 92 enpresen artean, hauek izan dira arlo ezberdinetako sarituak:
Enpresa berritzailerik onena:
- Zuman
Arlo teknologikoko enpresarik onena:
- Argieskema
Arlo industrialeko enpresarik onena:
- Keyway
Arlo sozialeko enpresarik onena:
- Pipiskao
Enpresa bakoitzak 2.500 euroko saria jasoko du.