EUPiH – 4. prestakuntza-jardunaldia Euskal Herrian

 In Biozientziak eta Jasangarritasuna, Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

“European Partnership in Hydroponics” Erasmus + KA 210 proiektuaren  laugarren eta azken prestakuntza-jardunaldia Tknikak antolatu du (Azaroaren 7tik 11ra). Bertan izan dira Roskilde Tekniske College, SUSP, NTI Vetenskapsgymnasiet Helsinborg eta Gavle eta EfVET erakundeetako ordezkariak.

Iñigo Araiztegiren eta Amaia Sastreren eskutik Tknika erakundearen eta Biozientziak eta Jasangarritasun arloaren aurkezpenak egin ondoren,  arloaren azpiegiturak bisitatzeari ekin da. Arloko laborategiak ikusi eta gero, Akuaponiako negutegi eta arrain-haztegiko funtzionamendua azaldu da eta proiektuaren egungo egoeraren berri eman zaie: zein landare eta animalia espezie eta barietate hazten diren, entsegu-motak, ikastetxeekin lankidetzan egiten diren praktika-motak, ostalaritza eskolekin harremana…

Jardunaldi honetan,  Fraisoro eta Derio Nekazaritza Eskolak ezagutzeko aukera izan dute gure kolaboratzaileek. Nekazaritza lanbide-arloko bi eskoletako Erdi eta Goi mailako zikloetan ikasleek bereganatzen dituzten gaitasunak eta zikloak dituzten lan irteerak zeintzuk diren ezagutu dituzte Fraisoro eta Derioko eskoletako irakasle eta zuzendarien eskutik.

 

                                           

Gainera, Bertako nekazarien negutegi hidroponikoak bisitatu dira. Alde batetik, Alberrok Urnietan duen ustiategia eta beste alde batetik, Adunan Mari Jose Baltasarrek duena. Alberroko negutegian tomate eta piper barietateak hazteko berokuntza-sistema erabiltzen da baita, argiztapen-sistema ere, eta honi esker urte guztian zehar landareek fruitua sortzeko gai dira, Eusko Label zigilua dutenak. Adunan letxuga ekoizpen intentsiboko negutegiak daude, non  uzta etengabea lortzen den, hainbat dendetako produktu freskoa bermatuz.