Ethazi astea 2023
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
TKNIKAtik irakasle-talde, ikastetxe zein espezialitateen arteko elkarlanerako sareak indartu nahi ditugu eta baita hainbat gai esanguratsuren inguruan aritzeko formakuntza saioak eskaini ere.
Horretarako ekainaren 12tik 15era formakuntza saio eta tailer ezberdinak egingo ditugu ETHAZI ikaskuntza testuinguruaren inguruan.
Jardunaldi eta topaketa hauek ETHAZI inplantazio fasean ari diren irakasleentzako edo Ethazi testuinguruan esperientzia edo/eta prestakuntza dutenentzat daude pentsatuak. ETHAZIk dakarren ikaskuntza prozesua ulertzeko moduan aurrera egiteko gakoak eskaintzea eta partekatzea da asmoa.
Formakuntza saioak modu digitalean edo presentzialean eskainiko ditugu saioaren arabera.
Izen-ematea: www.tknika.eus (ikastaro atalean).
Izen-emate eta matrikulazio epea: Maiatzaren 25etik Ekainaren 2era.
Ebazpena: 2023ko ekainaren 7tik 8ra bitartean, izena eman duen pertsonari, emailez jakinaraziko zaio formakuntzan baztertua izan den.
Onartuta izan den pertsonak kurtsora modu digitalean sartzeko informazioa eta jarraibideak email bidez jasoko ditu.
Parte hartzeko baldintzak:
- Inskripzio-orrian agertzen den helbide elektronikoa egiaztatu.
- Zure ETHAZI ereduan duzun esperientzia tailerraren mailarekin bat datorrela egiaztatu.
- Nahitaezkoa da kamera online tailerretan konektatzea.
Programa
ekainak | formakuntza saioa | plazak | lekua | izen-ematea |
12 | Orain arteko Ethazi ibilbidean sakontzen: gure esperientzia Helburua: Ethazi ereduan sakontzeko ibilbidean aurrera egin duten hainbat ikastetxek beren esperientzia kontatuko digute: gaitasunak nola identifikatu dituzten, ikaskuntza ibilbidearen diseinua eta sortu zaizkien zailtasunak, ikaskuntza estrategiaren nondik norakoa, horrek guztiak erronketan duen eragina… Saio honetan batzuk besteen esperientziatik ikastea da helburua eta ibilbidea egiten ari diren irakasle taldeei “pistak” eskaintzea. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara* |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
![]() |
12 | Animatzen zara Oinarrizko Graduan Ethazi ziklo baten diseinurako lehenengo pausuak ematera? Ideak eta esperientziak. Helburua: Ethazi eredua egokitzen ari gara Oinarrizko Graduko zikloetarako. Nola eboluzionatu du gure esperientziak? Ze material dugu eskuartean Oinarrizko Graduko ziklo baten ibilbidearen diseinua egiteko? Ze pausu eman ditugu edo emango ditugu ibilbide horren hedapenean? Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako oinarrizko graduko irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: gaztelania |
30 plaza |
TKNIKA on-line |
![]() |
13 | Ebaluatzen dut, beraz, ikasten dute Helburua: Kalifikazioaz haratago, ebaluazioak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukeretaz arituko gara ikasleen begiradatik. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
![]() |
13 | Ze garrantzitsua den entzutea! Helburua: Entzuteak eta arakatzeak taldeen funtzionamendu egokian duten garrantzia lantzeko tartea izango da, Eugenio Ibarzabalek gidatua. Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako ikaskuntza koordinatzaileentzat. Ordua: 09:00 Iraupena: aurrez-aurreko 4 ordu Hizkuntza: euskara |
30 plaza |
TKNIKA |
![]() |
13 | Ekintzailetza esperientziak partekatuz Helburua: Egunerokoan Ethazi ereduan ekintzailetza lantzeko sortzen zaizkigun kezkak konpontzeko esperientzia bitxiak ikusiko ditugu. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
![]() |
14 | Ethazi eredua aberasten – Inspirazio txokoa Helburua: Hainbat ikastetxeetako irakasleek Ethazi eredua aberasten duten hainbat esperientzia eta asmo partekatuko dituzte: * IDU gelak * Gamifikazioa * Teknologia gizarte zerbitzuetako zikloetan Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara* |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
![]() |
14 | Balioak – Dastatzeko menua Helburua: Dastatu nahi duzu Balioak 4.0 proiektuan lantzen duguna? Egosten ari dena usaindu ezazu: Zertan datza Balioak 4.0 proiektua? Zein da FP Euskadin proposatzen den ibilbidea? Zer egin dezakegu balioak ere gure zikloetan lantzeko? Norentzat: Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (oinarrizkoa). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza |
TKNIKA on-line |
![]() |
15 | Zeharkako gaitasunak ebaluatzea eta dinamizatzea Helburua: Ez da gauza bera konpromisoaren/inplikazioaren eskumena zer den jakitea edo abian jartzeko gai izatea. Era berean, ez da gauza bera ikasleek konpromisoa hartzen duten edo inplikatuta dauden jakitea edo gaitasunaren entrenamendua eragiteko gai izatea. Saio honetan zeharkako gaitasunak nola ebaluatu eta dinamizatu erakutsiko dugu. Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 09:30 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: elebidun |
150 plaza | TKNIKA on-line |
![]() |
15 | Ethazi eredua: balioak lantzeko testuingurua Helburua: FP Euskadiko ikaskuntza-ereduak testuinguru ezinhobea eskaintzen du balioen prestakuntza ere lantzeko. Ezagutu nahi al duzu zergatik? Norentzat: Dagoeneko Ethazi ereduan lanean ari diren Euskadiko lanbide heziketako irakasleentzat (aurreratua). Ordua: 12:00 Iraupena: 1,5 ordu sinkrono Hizkuntza: euskara |
150 plaza | TKNIKA on-line |
![]() |
* Ikastetxeetako ikaskuntza esperientziak edo adibideak elebidunak izango dira.