EOP ikastaroa (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza): Matrikula Irekia
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
FP Euskadi ikaskuntza-eredua (ETHAZI eredua) ezartzen eta finkatzen aurrera egiteko, irakasleon prestakuntzak berebiziko garrantzia du.
Helburu horrekin, azken urteotan Tknikatik egin den bezala, Lanbide Heziketako Talentuaren Euskal Institutuak (iTlent) prestakuntza-ikastaroak eskainiko ditu 2024-25 ikasturte honetan, bai ETHAZIn hasi nahi duten irakasleentzat, baita ikaskuntza-ereduan sakondu eta eredua aberastu nahi duten irakasleentzat ere.
Ildo horretan, iTlentetik, aurten ere, EOP (Ethazi Oinarrizko Prestakuntza) ikastaroa abiaraziko dugu, ereduan ezagutzarik eta/edo esperientziarik ez duten Lanbide Heziketako irakasleentzat. Prestakuntza-ikastaro honen helburua ikasgelan ETHAZI eredua ezartzen hasteko irakasleengan gaitasun berriak garatzea da.
EOP Ethazi Oinarrizko |