Ekonomia Zirkularreko proiektua, elikadurarekin lotutako Lanbide Heziketa ikastetxetan, Araban

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Jasangarritasuna helburu, 2017-2018ko ikasturtean martxan jarri zen Euskadiko LHren Ekonomia Zirkularreko proiektua, Tknikako koordinaziopean eta Euskadiko hainbat LH ikastetxeen laguntzarekin, Lanbide Heziketako Bioekonomia Aplikatuaren Sarearen baitan daudenak. Asmo nagusia zen gaur egungo material-fluxu lineala (baliabideak-produktuak-hondakinak) fluxu zirkular batean bihurtzeko urratsak ematea (baliabideak-produktuak-baliabide birziklatuak).

Hari horri segika, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua helarazi nahi da ikasleei, ikastetxetan garatzen diren jarduera-esparrutara lotuta beti ere. Eta nola? Ekonomia Zirkularrean oinarritutako jarduera txiki batzuk garatuz, non LHko ikastetxe eta Familia Profesional desberdinen ikasleek hartuko duten parte. Era horretan, ikasleek ekoizten dituzten produktuen zikloak nola itxi ikasiko dute.

2018-2019 ikasturte honetan egitasmoarekin jarraitu da, eta pasa den maiatzak 9an jardunaldi bat ospatu zen Gamarrako Ostalaritza eskolan, non bildu ziren Arkaute eta Murgiako nekazaritza eta basogintzako eskolatako ikasleak (lehengaiak ekoiztu zituztenak) eta Gamarrakoak (lehengai horiekin janaria prestatu zutenak).

Hiru ikastetxetako ikasleek instalakuntzak bisitatu eta elaborazio desberdinak dastatu ahal izan zituzten, batzuk ekonomia zirkularraren arteztarauak jarraituz egindakoak, eta besteak modu klasikoan ekoiztutakoak. Horrela, batzuen eta besteen kalitatea lehen eskutik egiaztatu ahal izan zuten, baita ekonomia zirkularraren eta baliabideen optimizazioaren abantailak ere.

Horrez gain, eta jardunaldiaren osagarri gisa, Irungo Plaiaundi LHko zentroko dietetika-zikloko irakasle batek mintzaldia eman zien otorduan parte hartu zuten ikasleei, elikadurari buruzko ikuspegi integrala aurkeztuz, bizimodu osasuntsu bezain jasangarria izateko lagungarri izango zaiena.

Erlazionatutako proiektua

NODOA ZIRRIBORROA