Donostiako Txomin auzoaren azterketa termografikoa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Hotmaps proiektuko lankidetzaren barnean, Donostiako Txomin auzoaren azterketa termografikoa burutu da. Aipaturiko azterketaren helburua, auzoan egingo den eskuhartzean eragina izango duten etxebizitzen bero galerak aztertzea izan da.
Kasu honetan, termografia azterketa burutzeko erabilitako irudiak lurretik atera dira, legedia mugak tarteko; Donostiako Aireportuaren CTR (kontrol-gunea)-ren barnean eta hirigunean kokatua baitago auzoa. Dagoeneko, indarrean dagoen RD 1036/2017 araudiak halako egoeretan droneak aireratzea ahalbidetzen duen arren, halako kasuetarako jarraitu beharreko prozedimendua finkatu gabe du AESAk oraindik ere, eta hortaz ezin izan dira airetik ateratako irudiak baliatu.
Halere, behin irudiak jasotakoan egindako azterketaren prozedura berdin landu da emaitza esanguratsuak lortuz. Irudietan argi ikus daitezke etxebizitzetako energia galerak; nagusiki habe/fatxada eta forjatu/fatxada elkarguneetan.