CEP Composites XXIII. edizioa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Maiatzaren 18an, Bartzelonan CEP Composites XXIII. edizioa ospatu zen, Automobile Barcelonarekin batera. Jardunaldian gai desberdinak landu ziren, ala nola, merkatu estrategiak, materialen garapenak, fabrikazio teknologiak, aplikazio berriak, konpositeak 4.0 industrian, berziklapena/bizi zikloaren analisia,…

Jardunaldian argi geratu zen datorren urteetan konpositeetan karbonoaren erabilera handitzen joango dela, eta batez ere garraioaren eta eraikuntzaren sektorean handituko dela. Gainera konposite termoplastikoeen bolumena handituko da, naiz eta konposite termoegonkorrak beraien garrantzia izaten jarraituko duten eta gehiengoa izanten jarraituko duten. Prozesuen automatizazioa, ziklo azkarreko seriezko fabrikazioa, masako ekoizpena,… giltzarriak izango dira baita ere. Hitzaldiak joera hauekin lerrokatuta egon ziren. Ondorengo estekan jardunaldiaren programa kontsultatu dezakezue eta twitterren #CEPComposites jardunaldiaren garapenaren inguruko informazioa aurkituko duzue.

 

Erlazionatutako proiektua

Material Konposatuak (BUKATUTA)