Blockchain-i buruzko espezializazio-arlo berria

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Eduardo Aginako explicando el panel de control de Telsius-Alastria

Blockchain Lab 4.0, Sailburuordetzaren berrikuntza-proiektua, azken bi ikasturteetan Galdakaoko Andra Mari eta Santurtziko Calasanz zentroetan garatua, 21/22 ikasturte honetan Tknikako espezializazio-arloetan sartu da, Eduardo Aginako (Andra Mari) eta Rafael Balparda (Calasanz) proiektuaren buru jarraituz.

Hasiera batean, proiektuak ikuspegi teknikoa izan zuen. Lehenengo helburua blockchain sare bati nodoak emateko beharrezko azpiegitura ezagutzea eta inplementatzea izan zen, zehazki Alastriako Telsius sareari. Egindako lanak fruituak eman zituen, eta Galdakaoko Andra Mari LHIIa Estatuko LHko lehen ikastetxea bihurtu zen sare horretan nodo propio batekin modu aktiboan parte hartzen.

Bigarren urtean, Santurtziko CPIFP Calasanz sartzearekin batera, osasun arloan blockchain teknologiaren aplikazioan jarri zen fokua. Santurtziko San Juan de Dios Ospitalearekin izandako lankidetzaren ondorioz, arrakastaz pilotatu zen COVID-19aren aurkako osasun-langileen txertaketaren trazabilitatea egiteko irtenbide bat.

Bigarren urtean, halaber, hezkuntza arlorako blockchain aplikazioak identifikatzen eta probatzen hasi ziren. Hala, boto digital seguruko soluzioak pilotatu ziren, bozketa eta parte-hartze sozialeko prozesuak egiteko, eta diplomen ziurtagiri digitalean ere aurrera egin zen, Smart Contracts erabiliz.

Proiektuaren hirugarren urte honetan, eta Tknikako espezializazio-arloetan txertatuta, blockchainar-i buruzko ezagutza zabaldu nahi da irakasleen artean, nodo berriak sortzeko eta hezkuntza-eremuan aplikatzeko.

 

Proiektuaren hedapena

Balparda y Aginako en una presentación del proyecto

Lehen bi urteetan egindako ahaleginari esker, erreferentziazko erakundeen eta enpresen harreman-sare indartsua eraiki da. Hori dela eta, eta kontuan hartuta blockchain teknologia disruptiboa dela eta hedapen-ahalegin handia eskatzen duela, emaitza izan da aukera ugari sortzen direla, hainbat ekitalditan esku hartzeko eta proiektuaren bilakaera eta lorpenak azaltzeko.

 

  • Osasun Digitala Jardunaldia – Alastria-ko Eco Euskadi (2021eko maiatza), Appsamblea, Orienta Zaitez Fundazioa, Code Contract, Tecnalia, EHU eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.
  • Blockchain Lab 4.0 eta XXI. mendeko profil profesionalak” hitzaldia, ikasturte hasieran Donostian antolatutako LPOren Estatuko Kongresuan (CFOL2021) (2021eko urria).
  • Blockchain Lab 4.0 eta ekintzailetza” workshop-a, Tknikako Urratsbat sareak Donostiako Tabakaleran antolatutakoa (2021eko azaroa).
  • Blockchain eta hezkuntza“-ri buruzko bi hitzaldi, Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak antolatutako “Blockchain para pymes” ikastaroan (2021eko urria eta azaroa).
  • Think-TICek (Errioxako gobernuaren atari teknologikoa) antolatutako “Trazabilidad, Smart Contracts… y qué más?” La Rioj4.0 Blockchain-i buruzko jardunaldian parte hartzea (2021eko abendua).
  • Blockchain Lab eta ekintzailetza” hitzaldia, Bizkaiko Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziak (DEMA) antolatutako 2021eko Sarekin Week-en 4.0 (2021eko abendua).

Garatu beharreko hurrengo ekintzen artean honako hauek nabarmentzen dira: hezkuntza-ziurtagiriak sendotzea, pilotuek osasun-enpresekin eta beste sektore batzuetako enpresekin jarraitzea, eta, jakina, Euskadiko LHko irakasleei zuzendutako prestakuntza. Laster emango dizuegu horren berri.

Erlazionatutako proiektua

BLOCKCHAIN FP Euskadi