Biki digitalak: Eraiki zure laborategi birtuala

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, Internet of Machines, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Biki digitalak hainbat esparrutan aplikazio ugari dituzten prozesu, makina edo produktu errealen erreplika birtualak dira. Alor garrantzitsuenetako bat hezkuntza da. Biki digitalak irakasle askoren eguneroko bizitzan gero eta presentzia handiagoa duen tresna dira, ikaskuntza-azeleragailu gisa erabiltzen direnean, ikasleen emaitzak hobetzen baitituzte.

Mota honetako tresnen abantailak asko dira, baina aipagarriena ikasleek modu pertsonalizatuan ikas dezaketela da, izan ere, biki digitalek kasu ugari planteatzea ahalbidetzen dute ia inolako mugarik gabe, ikasleek praktikatu dezaten. Gainera, biki digitalek ikasleek edozein unetan eta edonon praktikatu eta ikasteko aukera ematen dute.

SIMUMATIK da kasu honetan aurkezten dizuegun tresna. Lehen aipatutako ezaugarriak izateaz gain, oso interesgarria egiten duen ezaugarri bat dauka: hodeiko plataforma bat da, erabiltzaileek elkarrekin elkarlanean aritzeko eta nahi izanez gero beren eredu birtualak partekatzeko aukera ematen duena. Horrek komunitate bat sortzea ahalbidetzen du eta teknika honen demokratizazioa errazten du. Ezaugarri horretatik abiatuta, erronka hau planteatzen dugu helburu hauekin:

  1. Ikastetxeetan dituzuen prozesu edo makinen biki digitala eraikitzea.
  2. Fisikoki ikastetxeetan oraindik existitzen ez diren makina edo prozesu berrien eredu birtuala eraikitzea. Behin eredu birtuala eraikita dagoenean, makina fisikoa muntatu daiteken aztertuko da.

Zer eskaintzen dugu?

SIMUMATIK plataforman oinarrituta:

  1. Formakuntza: Esperientzia pilotu honetan parte hartu nahi duzuen ikastetxeei formakuntza eskainiko zaizue.
  2. Aholkularitza eta laguntza: Ikasturte honetan aukeratutako ideia bakoitzarekin erronka bat aurrera eramango dugu, helburua: zuek aukeratutako prozesu industrialaren birtualizazioa.
  3. Behin eredu birtuala eraiki denean, makina edo prozesuaren biki digitala SIMUMATIK-eko komunitatean partekatzeko aukera izango duzue eta komunitate horren bitartez sortu diren ereduak erabili ahal izango dira.
  4. Aurkeztutako ideia guztiak sarituak izango dira.

Zer eskatzen dugu?

Birtualizatu nahi duzuen proiektuaren ideia TKNIKA-n aurkeztuko da eta TKNIKA eta SIMUMATIK-en artean baloratuak izango dira. Horretarako hurrengo formularioan agertzen diren galderak erantzun behar dira.

FORMULARIO

Formularioa aurkezteko epea:

Ideiak goiko formularioaren bidez bidali behar dira, apirilaren 8-a azken eguna 13:00-ak arte.

Erlazionatutako proiektua

Internet of Machines (IoM)