AURKEZPENA MONDRAGON UNIBERTSITATEAN EGURRA ETA BERE APLIKAZIOAK

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Otsailaren 26an, Garbiñe Maiza, LH Euskadiko Eraikuntza Iraunkor eta Adimentsu Plataformako arduradunak, Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinuko eta Produktuen Garapeneko Ingenieritza graduan Egurraren inguruko hitzaldia eskaini zuen. Bertan bigarren mailako ikasleei egurrezko produktu desberdinak eta aplikazioak erakutsi zitzaizkien.

Euskadi %55 baso lurralde bat izanik, egurra etorkizuneko diseinuetan kontutan hartzeko materiala da; ekonomia sistema berriak sustatuz, hala nola, Bioekonomia eta Ekonomia Zirkularra.