AENOR-ekin hitzarmen sinadura

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Gaurko egunez, otsailak 28, Tknikako Zuzendari Exekutiboa den Iñaki Mujika eta Aenor-eko Euskadiko ordezkaritzako Zuzendaria den Luz Emparanza Tknikan bildu dira eta bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute.

Aipaturiko dokumentuan,  Kudeaketaren Etengabeko Hobekuntza esparruan garatuko diren  lankidetza jarduera desberdinak zehaztu dira:

  • Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan gauzatutako auditoritzetatik eratorritako informazioa elkartzukatzeko helburuarekin, Aenor eta Tknikako Etengabeko Hobekuntza alorraren arteko aldizkako lan bilerak garatzea.
  • Ikastetxe hauentzat ISO arauaren 2015 bertsio berrira egokitze plana aurkeztea.
  • Bertsio berri honekiko, Prozesu bidezko Kudeaketa Sistema eta Kudeaketa Sistema Integratuaren egokitzapena aurkeztea.
  • Ikastetxeetako sistemen arduradunentzako formazio jarduerak gauzatzea…

Hitzarmen honen helburua ikastetxeei bere hobekuntzaren bidean laguntza ematen jarraitzea da

Erlazionatutako proiektua

KSI