Addispace proiektuko Eransketa bidezko ikastaroa Tknikan

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Urtarrila honetako 22 eta 23an, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketa Ikastetxeko, Eraikuntza Metaliko eta Mekatronika zikloetako 12 ikaslek, Tknika-n eman den Eransketa Bidezko Fabrikazio Ikastaroko azken moduluan parte hartu dute. Ikastaro hau Lortek eta Don Bosco ikastetxeak antolaturikoa izan da, bi erakunde hauek parte hartzen duten ADDISPACE proiektuaren ekintzetako bat bezala, Lanbide Heziketara zuzenduriko Eransketa Bidezko Fabrikazio Metalikoko 20 orduko hasierako formazio orokor bat diseinatu dutelarik. Formazio honen helburua, aurrerantzean enpresak teknologia hauekin lanean hasteko izan ditzaketen arazo eta beharrei erantzun egoki bat emateko gai izatea da.
Tknikan eman den azken modulu honetan landu diren teknologiak, arku elektriko eta haria gehituz lan egiten duten prozesuak izan dira, bereziki plasma soldadura bidezko prozesua. Tailerreko ariketa praktikoak garrantzi handia izan dute ikastaroren barruan eta ondorengo praktika hauek burutu dira, batetik soldadura kordoi ariketak parametro desberdinak erabiliz aldagai egokiak topatu arte eta bestetik, kapaz kapa egituratzen joan den geometria errazeko ariketa bat.

Erlazionatutako proiektua

Fabrikazio Aditibo Metalikoa