2019-20 ikasturteko Berrikuntza proiektuen zabalkuntza. Gaia: FABRIKAZIO AURRERATUA

 In Berrikuntza Teknologikoa eta Sistema Adimendunak, LH Proiektuak, Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

Aurtengo egoera dela eta, ekainerako aurreikusita zegoen Ikastetexe eta Espezializazio Arloen Berrikuntza Proiektuen zabaltze jardunaldia bertan behera gelditu eta birplanteatu egin zen. Aurrez aurrekoa izan beharrean Proiektuen arduradunei PowerPoint aurkezpen batean oinarrituta, bideo txiki bat sortzea eskatu zitzaien, bertan, Proiektuetan kurtsoan zehar egindako lana azaltzeko. Bideo guztiak jaso, gaika sailkatu eta zuen eskura jarri ditugu.

Atal honetan FABRIKAZIO AURRERATUA gaiarekin erlazionatutako proiektuen bideoak bistarazi ditzazkezue:

  • Entsegu ez suntsikorrak ultrasoinu bidez material konposatuentzat (konpositeak)

 

  • Zesta-punta egiteko haur mailako zesta baten garapen eta fabrikazioa konposite materialetan Eskola-kirolera bideratuta.

 

  • 3DExperience-n oinarrituriko Eransketa Bidezko Fabrikaziorako Diseinu Kolaboratiboa Industria Konektatutan

 

  • Polimero eta konposite bidezko egituren eraikuntza.

 

  • Igogailu sistemetako lotura soldatuen FEM simulazioa

 

  • Material berritzailetan erauzketa teknologien azken joerak: CAM eta erramintak (fresak)

 

  • Profil profesional berriak ezartzea produktu eta ekipo-ondasunak fabrikatzeko ingurumen aldetik iraunkorrak diren material plastikoen soldatze eta konformazio bidez

 

  • Aleazio dukutilen mekanizaziorako prozesu hibridoen bidez fabrikatutako ebaketa-tresnekin esperimentatzea

 

  • MIG-MAG soldadura 4.0.

 

  • Konpositeen diseinua eta fabrikazioa RTM bidez