Urratsbat enpresen 1. Marketplace-a ospaturik
Pasa den martxoak 17 eta 18an, Durangoko Landako Gunean, Tknikak koordinatzen duen Urratsbat programaren baitan sortu diren enpresen lehen azoka ospatu zen. Durango Telebistak prestatu zuen berri honetan irudiak ere ikusi daitezke.
Azokak iraun zuen egun eta erdian, bertan zeuden 39 enpresek beraien zerbitzu eta produktuen erakusketa egin zuten bai beraien stand-aren bitartez, bai Tknikako stand nagusian antolatutako aurkezpen bitartez ere. Stand honetan gainera start-up-en finantzaziori buruzko mahai inguru bat ospatu zen eta Branding-ari buruzko kurtso bat.
Bestalde, posible izan zen LH-ko ikasleen kreatibitatea antzematea ere, Tknikak Marketplace-a iragartzeko antolatu zuen kartel diseinu lehiaketara aurkeztu ziren 127 kartelen erakusketari esker.
39 enpresen arduradunak bertan bizitako giro ona aipatu zuten, eta baita beste ekintzaile batzuk ezagutzeko aukerak ere.
Marketing-a; diseinua; informatika; ostalaritza; arkitektura; aisialdia; telefonia edo mekanizatua dira bertaratu ziren bisitariek ikusi ahal izan zuten sektoreen adibide. Bisitarien gehiengoa ostiral goizean eman zen hainbat LH ikastetxe bertaratu zirelako, baina bestela ere konstantea izan zen.
Lehen Marketplace honen ondoren, orain Tknikaren baitan hobetze arloen eta hurrengo edizioei begira hausnarketa egiteko garaia da, eta batez ere %90an bigarren edizio batean parte hartzeko prest dauden erakusleekin lan egitekoa.