Transferentzia jardunaldiak
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Ikasturte honen lehenengo hiruhilabetean jakinarazi dizkiguzuen beharrak aztertu ondoren transferentzia plan bati hasiera emango diogu. Plan honetan interesgarriak izan daitezkeen zenbait jarduera proposatzen dira.
Hasieran proposatutako programa eta egutegia ondokoak dira:
1. PKSrako (ISO 9001.2015 araua) barne auditoretzak. Urtarrila
2. Jabe berrientzat PKSri buruz prestakuntza. Otsaila.
3. PKSren egokitzapena ISO 9001: 2015 arauari Martxoa
4. KSIren egokitzapena ISO 9001: 2015 arauari . Apirila
5. EFQM-Hobbide Bikaintasun markoa. Maiatza
6.TKLean metodoaren aplikazioa prozesuetan Ekaina
Jarduera hauek ikastetxeetako Sistemen arduradunentzat eta Prozesu Jabeentzat proposatzen dira, bai gaur egungoak bai ordezkapen eta jarraipen planetan sartuta daudenak
Jarduera bakoitzarako Tknikaren web orrian inskripzio epea zabalduko da, eta bertan jardueraren zehaztasunak ikusgai agertuko dira. Lehenengoa urtarilaren 18an, Iurretan garatuko da eta gaurtik zabalik dago epea.
https://www.tknika.eus/eu/cont/cursos/une-en-iso-90012015-arauan-oinarritutako-barne-auditoretzak/
Deialdia eta gai ordena urtarrilaren 18ko jarduerarako inskribatuei bidaliko zaizkie.