TKSIG, ziurtatutako kudeaketa sistema integratua
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Tknikak, Euskadiko LHko partaide eragile aktibo moduan, eta ikastetxeek egin duten bezala, bere kudeaketa ziurtatuko duen kudeaketa sistema sendo eta eraginkor bat eraiki du azken urte hauetan zehar.
Oinarrizko erreferentzia gisa EFQM bikaintasun eredua erabiltzen du, eta bere zerbitzuaren prestazioaren kudeaketarako, gure kasuan ikerketa eta berrikuntza aplikatua, UNE16002 araua erabiltzen du erreferentzia moduan
2015-16 ikasturtean, Tknikak bere I+G+b-ren kudeaketa sistema UNE166002:2014 bertsio berrira egokitzeko erabakia hartu zuen
Aipaturiko kudeaketa sistema diseinatu eta hedatu ondoren, AENOR-ekin gauzaturiko egokitzapenerako kanpo auditoretza arrakasta handiarekin gainditu zuen.
Denbora luzez hasitako etengabeko hobekuntzaren bidean jarraituz, Tknikak bere buruari kudeaketa erronka berri bat plazaratu zion, ISO9001:2015 arauaren (azken bertsioa) eta UNE166002:2014 (bertsio eguneratua) eskakizun guztiak, EFQM bikaintasun ereduaren erreferentzia eta praktika onak, eta azken urte hauetan Tknikatik LH-ko ikastetxeen zerbitzura jarri diren kudeaketa aurreratuaren proiektuetatik eratorritako ikasketa guztiak bere baitan jasotzen dituen kudeaketa sistema integratua diseinatzea, hedatzea eta zertifikatzea hain zuzen ere.
Tknika osatzen duten pertsona guztiek eginiko esfortzu eta lan bikainaren ostean, orain gutxi, AENOR-ekin gauzatu dugun kanpo auditoretza arrakasta handiz gainditu dugu, honela gure kudeaketa sistema integratua zertifikatzea lortu dugularik
AENOR-en balorazioak dioenez, kudeaketa sistema sendo eta diseinu berritzailea duena, erreferentziazko bi arauen eskakizun guztiei eta etengabeko hobekuntzaren printzipioari modu eraginkorrez erantzuten dion sistema bat da.
Honek guztiak Tknikaren kudeaketa, LH-ko ikastetxeen eskura jartzen ditugun, eta hauen bitartez enpresenetan ere, proiektu eta zerbitzuen kudeaketa era eraginkor eta efiziente batean eta goi mailako kalitatearekin egiten denaren sekulako konfidantza eta bermea ematen digu.
Euskadiko Lanbide Heziketa sistemak arrakasta handiz gaindituriko beste tarteko helmuga bat
Gure kudeaketa sistema integratu hau behar bezala sendotzen dugunean eta bere hedapen maila egokiena dela uste dugunean, gure erakundea;Tknika, suspertuko duen beste kudeaketa erronka motibagarri baten bila hasiko gara. Honela Etengabeko Hobekuntzaren amai ezin eta zirraragarria den bide honetan beste etapak gainditzen jarraituko dugu