Tknikak Euskaraldiarekin bat egingo du

 In Tknika-ri buruz

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ospatuko da Euskal Herri osoan eta egitasmoarekin bat egingo du.

Asmoa 11 egunez euskaraz lan egitea da; egunerokoan ditugun hizkuntz joeretan aldaketa bat sustatzeko eta gaur-egun euskaraz bizi ez ditugun lan-egoeretan ere euskara bultzatzeko.

Lanbide Heziketa lan-mundua euskalduntzeko funtsezko tresna denez gero, aurrerantzean ere gure hizkuntza sendotzen jarraitzeko abiapuntua jarri nahi da ekimen honen bitartez. Hori dela eta, gonbidapena luzatzen diegu, gure lankide eta kolaboratzaile guztiei Ahobizi edo Belarriprest modura egitasmoan aktiboki parte har dezaten.

Informazio gehiagorako: sartu hemen