Tknika, Quality Innovation Award 2016n finalista

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Quality Innovation Award-en nazioarteko fasean finalista gisa geratu da Tknika, eta Euskadin irabazle gisa, bere kategorian (Berrikuntza Hezkuntzan). Euskadiko LHko Errutina Berritzaileak proiektua saritu da horrela.

Abenduaren 14an, Tknikako ordezkaritza batek, Iñaki Mujika Zuzendari Exekutiboa buru, Gasteizko Europa Jauregian ospaturiko Kudeaketa Aurreratuari Euskal Sariaren Galan partehartu zuen.

Bai ebaluazio taldeak eta bai epaimahaiak, Tknikak aurkezturiko esperientzia berritzailea baloratu zuten nabarmen, besteak beste, honako atributuak nabarmenduz: berritasuna, erabilgarritasuna, ikaskuntza, bezeroari orientazioa, eta eraginkortasuna.

Tknika finalista geratu den nazioarteko finala Pragan ospatuko da datorren 2017ko otsailaren 2an.

“Quality Innovation Award” nazioarte mailan prestigio handia duen lehiaketa da bat, eta berritzaileei laguntzen die:

-Beraien esperientzia berritzaileen ebaluazioa izaten.

-Beraien berrikuntza beste berritzaile batzuenekin alderatzen.

-Beraien berrikuntzaren ikusgarritasuna handitzen.

Parte hartzen duten herrialdeen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du guzti honek azken finean.

Quality Innovation Award-i buruzko informazio gehiago Euskalit-en webgunean

 

Erlazionatutako proiektua

Berrikuntza Errutinak