TKNIKA EFQM CoP DESBERDINETAN PARTAIDE
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
EFQM erakundearen proposamenari erantzunez, Tknikako Etengabeko Hobekuntza arloak “Erakunde Bikainetan Lidergo Ereduak” praktika komunitate batean partaide aktiboa izaten ari da, konkretuki lidergoaren inguruan gaur egun indarrean dauden megatendentzien inpaktuaz ari den horretan. Taldeko partaide diren beste erakundeak jarduera esparru anitzetakoak dira:
bmg consult (aholkularitza)
European Investment Bank (Europear Batasuneko finantza erakunde komunitarioa)
CHNP (Osasun arloa)
CPC Unternehmensmanagement AG (aholkularitza)
Mando Corporation Poland (automozioa)
Robert Bosch (France) SAS/ Rodez (automozioa).
Komunitate honen helburu nagusia Lidergo Bikainaren Eredu desberdinek amankomunean dituzten lidergoaren oinarrizko ezaugarri eta portaerak zeintzuk diren ikertzea da. Ezaugarri eta portaera hauek tendentzia giltzarriekin lotu dira eta horretarako George Vielmetter eta Yvonne Sell-en “Leadership 2030: The Six Megatrends You Need to Understand to Lead Your Company Into the Future” liburua erreferentzia moduan hartu da.
“Paper” edo azken dokumentu batean jasoko diren eginiko lanaren emaitza hauek, “Ikuspegi, Inspirazio eta Integritatearekin lideratzeko” oinarrizkoak diren Lidergoaren ezaugarriak eta gaitasunak identifikatu eta sustatzeko lagungarriak izan daitezke erakunde orotako liderrentzat. Honez gain, Kontzeptu Giltzarriekin loturiko ezaugarri moten eta gaur eguneko tendentzia hauek izan dezaketen eraginaren inguruan lanak egiten ari den EFQM komunitatearen lanari laguntza paregabea eskainiko dio
Lan ekipoak EFQM Bikaintasun Komunitateko kide diren erakunde guztietara bidalia izan den inkesta bat definitu du eta bere emaitzak eta ondorioak, EFQM berak bultzaturiko beste bi lan taldeen emaitzekin batera, datorren ekainaren 8-an Leuven, Belgikan gauzatuko den ekitaldian partekatuko dira. Tknikako ordezkariok bertan izango gara.
Ekitaldi honetan landutako gaietaz eta lortutako emaitzetaz epe laburrean berri ematen jarraituko dugu.
Zaude adi!!!