Termografia azterketak Zurriolako hondartzan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Zurriolako hondartzako inguruetan egindako termografia azterketetako emaitzen analisi sakona burutu da. Ondorio nagusi bezala, hasiera batean baldintzak eraikinen gainazaletako bero galerak behatzeko aproposak baziren ere, nahi ziren emaitzak ez direla lortu azpimarratu behar da.
Dena den, ikasgai garrantzitsua izan da, emaitzen baliagarritasuna zalantzan jarri, aldagai ezberdinen eragina aztertu eta datozen neurketei begira hartu beharreko neurriak zehazteko lagungarria izango baita.