SMALEI ibilibidea Tknikan
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
🌱 Ondorio nagusia:
SMALEIk agerian utzi du jasangarritasuna Helduen Ikaskuntzan eta Hezkuntzan (ALE) txertatzeak ikuspegi egituratu baina moldakorra eskatzen duela. Gure lanak –politika-gomendioetan eta autoebaluazio-tresnetan oinarrituta– erakundeek jasangarritasuna ez soilik ikasketa-planetan, baita gobernantzan eta eguneroko jardunean ere integratzeko premia berresten du.
🏆 Lorpen esanguratsuena:
TKNIKAk gidatutako ALErako Jasangarritasunari buruzko Politika Gomendioak eta Ibilbide Orria agintari politikoentzat eta erakundeentzat tresna sendoa da benetako aldaketa sustatzeko. Horrez gain, SMALEI modelo eta autoebaluazio-tresnarekin, eta SMALEI Workbookarekin batera, ALE erakundeei jasangarritasunaren bidean aurrera egiteko urrats zehatzak eskaintzen dizkie. Workbooka gida praktiko gisa funtzionatzen du, erakundeei euren testuinguru espezifikoan jasangarritasun-printzipioak aplikatzen lagunduz. Oinarri horren abiapuntua SMALEI jasangarritasun eredua da 🙂
🚀 Etorkizuneko aukerak:
SMALEIk oinarri sendo bat sortu du, eta hori eskualde, nazio eta Europa mailan zabaldu daiteke. Etorkizuneko ekimenek ALE erakundeen eta jasangarritasunean ardaztutako industria eta eragileen arteko lankidetza indartzera bideratu beharko lukete, ikaskuntza are eraginkorragoa izan dadin.
📢 Etorkizuneko parte-hartzaileei eta eragileei mezua:
Hezkuntzaren jasangarritasuna ez da joera hutsa, baizik eta ezinbesteko premia. Erakundeek jarrera proaktiboa hartu behar dute jasangarritasuna ikaskuntzaren alderdi guztietan txertatzeko. SMALEIk eskaintzen dituen tresnak eta ezagutzak abiapuntu bikaina dira, baina aldaketa iraunkorra lortzeko, konpromiso eta lankidetza jarraitua ezinbestekoak dira. Hasi zure ibilbidea SMALEI Digital Academy-an