SKillAIbility Patzuergoa Milanen

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Joan den astean, SKillAIbility taldea Milanen bildu zen bere lehen Batzar Nagusirako, Politecnico di Milanok eta MADE Competition Centerrek antolatuta, Europa osoko 14 bazkideekin. Ekitaldia orain arte egindako aurrerapenak berrikusteko aukera izan zen, eta horretaz gain, Adimen Artifizialak areagotutako manufaktura-langile inklusiboagoak eraikitzeko hurrengo urratsen norabidea finkatzeko. Batzarrean, WP4 aurkeztu genuen, non Adimen Artifizialaren bidez prestakuntza-metodologiak diseinatuko ditugun langileak, talde zaurgarriak eta fabrikazio-sektoreko kualifikazio txikiko pertsonak ahalduntzek. Gure helburua  Learning Factories-ak (LFs) sortzea da, pertsonak ardatz hartuta, giza–teknologia integrazioa sendotuko dutenak, eta gizakien zereginak eta IA/automatizazioaren arteko lankidetza sustatuko dutenak. Horrekin batera, bai Lanbide Heziketarako (VET) eta baita bizitza osoko ikaskuntzarako metodologiak garatzen ari gara, irakasleentzako gidak eta prestakuntza-esperientzia inklusiboak diseinatzeko tresnaekin batera.

Bestalde, batzarrean beste WP batzuetan egindako aurrerapenak ere nabarmendu ziren: WP2ren oinarria aurkeztu zen, premia sozialak, teknikoak eta teknologikoak aztertuz, eta, aldi berean, zahartzea, migrazioa eta trantsizio berdea bezalako gaiak kontuan hartuz. Hori guztia, langile, hezitzaile eta herritar taldeekin batera egindako lehen jardueretan oinarrituta. WP3k Adimen Artifizialaren inpaktu sozioteknikoa ebaluatzeko eta hasieratik inklusibotasuna bermatzeko gaia aurkeztu zuen, batez ere adineko edo gor-itsuen kolektiboentzat. WP5 giza-ikuspegian oinarritutako Adimen Artifizialaren diseinuan  zentratu, eta Design Science Research metodologia garatzen ari da, teknologiak iteratiboki sortu daitezen, pertsonen zuzeneko iritziaren bidez, eta balio etiko eta sozialetan oinarrituta. WP6k SKillAIbilityren ikuspegiak benetako Learning Factories-etan pilotatzeko prestaketak partekatu zituen, giza gehikuntza, ahalduntzea eta inklusibitatea bezalako erabilera-kasuekin. Azkenik, WP7k epe luzerako inpaktua maximizatzeko lehen estrategiak azaldu zituen, proiektuaren emaitzak politika-gomendio aplikagarrietan eta negozio-eredu jasangarrietan bihurtuz

Denen artean, SKillAIbilityren konpromezua azpimarratu zuten: fabrikazioaren eraldaketa digitala ez dadila soilik teknologikoki aurreratua izan, baizik eta sozialki integratzailea, inklusiboa, gizakiengan zentratua eta etorkizunerako prestatua.

 

Erlazionatutako proiektua

SkillAIbility