Sistema Adimendunen Espezializazioaren arloko lehen kurtsoa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
21-22 ikasturteko prestakuntzekin hasiko gara “Adimen Artifiziala (AA) – Ikuspegi orokorra” ikastaroarekin. Ikuspegi orokorraz hitz egiten den arren, argitu behar da ikuspegia teknikoa dela, eta, beraz, irakasleak AAri lotutako garapenaren munduan sartzea erraztu nahi dela.

“Adimen Artifiziala (AA) – Ikuspegi orokorra” ikastaroaren partaideak
Ikastaroak 8 orduko iraupena izan du eta atzo amaitu zen, azaroaren 4an. Bertan, Euskadiko LHko informatikako eta elektronikako 13 irakaslek hartu dute parte.
Ikastaroan landutako edukiei dagokienez, kontzeptuzko zatian, ikaskuntza automatikoaren esparruan gehien erabiltzen diren algoritmoetako batzuk errepasatu dira, hala nola, Regression, Logistic Regression, Tree, Random Forest, SVM (Support Vector Machine) eta Neuronal Networks.
Eta arlo praktikoan Orange Data Mining eta Edge Impulse tresnekin lan egin da, ikaskuntza-sailkapen eredu bat egiteko.
Sistema adimendunen proiektuaren hurrengo urratsak hitzak ezagutzera, objektuak sailkatzera eta aurpegiak ezagutzera bideratuko dira.
Jakinaren gainean jarriko zaituztegu.