Segurtasun formakuntza derrigorrezkoa jaso dute Baserriberri ikasleek
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Baserriberri proiektuaren baitan, ikasleak gero eta prestatuago daude Tomasenea baserriaren birgaikuntzan beren ezagutzak aplikatzeko. Hala ere, baserrian lanean hasi aurretik, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza espezifikoa osatu behar izan dute ikasleek zein irakasleek.
Saio hauek sektoreko puntako bi enpresek eman dituzte, eta euren esperientzia eskeini dute proiektuaren beharretara egokitutako prestaketa osoa bermatzeko. Azken egunotan bi prestakuntza ikastaro egin dira, SEGURLANek Dantxarinean eman du prestakuntza, eta ABSKILL-ek Compagnons du Tour de France Institutuan.
Prestakuntza honi esker, parte hartzaileek mugaren bi aldeetan segurtasunez eta profesionalki lan egiteko aukera emango duten bi ziurtagiri lortuko dituzte, eta horrela Baserriberri proiektuaren mugaz gaindiko dimentsioa sendotuz. Urrats honek programak ikasleen segurtasunarekin eta formakuntzarekin duen konpromisoa indartzen du.