SDG4BIZ egungo egoeraren analisia- Galdetegia

 In Nazioartekotzea

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Egungo egoeraren inguruko analisia egiteko galdetegia prest dago eta ondorengo esteka honetan erantzun daiteke.

 

“GJHek ematen dituzten Negozio Aukerez ohartzeko beharrezko Ezagutzen Aliantza” (SDG4BIZ) proiektuaren egiteko nagusia, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruko formakuntza materiala sortu, garatu eta hedatzea da.

Proiektu honek,  GJHek izan ditzaketen enpresa aukerei buruz ohartzea ahalbidetuko duen ikasketa plana eta honetarako beharrezko materialak sortuko ditu.

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), Nazio Batuen Erakundeko kide ziren estatu orok onartu zituzten 2015ean, 2030 urterako pobreziarekin amaitu, lur planeta babestu eta munduko biztanle guztiek bake eta ongizatea lor zezaten. Informazio gehiago https://sdgs.un.org/goals webgunean.

Unibertsitate eta enpresentzako formakuntza materiala ikasketa plataforma batean egongo da eskuragarri hurrengo 5 moduluetan:

1.GJHk eman diezazkiguten aukera zehatz zein partekatuen kontzientzia izatea.

2. Elikadura eta agrikultura.

3. Hiriak.

4. Energia eta materialak.

5. Osasuna eta ongizatea.

GJHek eskaintzen dituzten enpresa aukerez ohartzeko formakuntza material hoberena eskaini nahi bada, beharrezkoa da gaur egungo egoeraren analisia egitea.

Erlazionatutako proiektua

SDG4BIZ