PKS, Prozesuka Kudeaketa Sistemarako sare berria
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Lanbide Heziketaren ikastetxe batzuk egindako eskaerari erantzunez gaur, abenduaren 14, bost ikastetxez osatutako sare berri bat abiatu da. Helburua ISO 9001:2015 Arauari dagozkion prozesu eta prozedurak definitzeko behar den ezagutza izatea da. Horrela, urte beteko epean ziurtagiria izan dezaten kanpo auditoretza bat egiteko moduan egongo dira.
Lehenengo saio honetan misioa, portaera kodea eta lanerako metodologia adostu dute. Era berean, zentruetara bisitaldi egutegia onartu dute. Bisitaldi hauetan arauaren eskakizunen aurrean benetako egoeraren diagnosia egingo da eta, ondoren, aurreikusitako helburua lortzeko behar diren jardunaldiak planifikatu dira.