PKS prozesuetako arduradun berrientzat formazio jardunaldia
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Atzo, martxoak 15, Euskadiko lanbide heziketa sistemako ikastetxe desberdinetako kudeaketa sistemetan hedaturik dauden prozesuetako arduradun berriei zuzenduriko formazio jardunaldi bat ospatu zen. Bertan ikastetxeetako 46 ordezkarik parte hartu zuten.
Aipaturiko jardunaldi honetan, eta Tknikako adituen gidaritzapean, prozesu baten kudeaketan bereizten diren elementu giltzarriak eta berauek diseinatzeko eta kudeatzeko modu zehatzak modu teoriko-praktiko batean landu ziren. Horretarako proposatzen den prozesuen kudeaketa liburuan oinarritu ginen. Aurkezpen metodologiak, talde lan eta dinamikak eta jarduera praktikoekin tartetaku ziren.
Giro lasai eta elkarlanerako batean, prozesu bat planifikatzeko eta hedatzeko orduan partaideek zituzten eta azaldu dituzten zalantza eta kezkak aztertu eta argitu ziren.
Jardunaldi hau amaitu ostean, partaide guztiek jarduera praktiko bat gauzatu behar dute bere ikastetxeetan eta ikastaroaren antolatzaileei bidali behar diete.
Modu honetan, partaideek, prozesu bat diseinatzeko, planifikatzeko eta hedatzeko konpetentzia teoriko-praktikoak eskuratu eta eguneratu dituzte.
Orain teoria mailan ezagututakoa praktikan hedatzea dagokigu….Erronka bikaina!!!!!