Pili Alonso Txileko Nazioarteko Berrikuntza Mintegian hizlari
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español
Pili Alonsok, TKNIKAko zuzendari exekutiboak, hitzaldi bat eman du Txilen egin den Nazioarteko Berrikuntza Lotuaren Mintegian: erantzun bat lurralde erronkei.
SANTO TOMÁS Lanbide Institutuak-Prestakuntza Teknikoko Zentroak antolatutako mintegi honek, berrikuntza eta ekintzailetza politika berria aurkezteaz gain, nazioarteko adituak bildu ditu, egungo lurralde erronkei irtenbide berritzaileak nola eman eztabaidatzeko.
Pili Alonsoren esku-hartzeak (Berrikuntza eta Ekintzailetza: XX, TKNIKA, Euskal Autonomia Erkidegoa) Euskadiko Lanbide Heziketan aplikatutako berrikuntza eredua jorratu du, bai eta lanbide-heziketa ingurune sozial eta industrialaren beharrekin lotzen duten estrategiak sortzeko esperientzia ere, eskualdeko ekintzailetza eta lehiakortasuna bultzatzen lagunduz.
Mintegian hainbat herrialdetako agintari nazionalak eta berrikuntzako liderrak izan dira. Aipatzekoak dira, besteak beste, lan-prospekzioa, industriarekiko harremana eta hezkuntza tekniko eta profesionalaren etorkizuneko ikuspegiari buruzko solasaldia, non nazioarteko adituek sektorearen erronkei eta aukerei buruz eztabaidatu duten aldaketa globaleko testuinguru batean.