Orioko Arrantzaleen Kofradiarako sarbide berriaren 3D modeloa
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
DJI Mavic dronea baliatuz fotogrametria azterketa bat egin eta 2014ko lubizien ondoren eraikitako Orioko Arrantzaleen Kofradia berrirako sarbide berriaren 3D modeloa sortu da.
Lan honen bitartez, kostu baxuko droneekin lorturiko puntu hodeiek “topografia klasikoa” deritzanaren bitartez egiten diren aplikazioetarako (sestra-bihurguneak, bolumen kubikazioa…) duten baliagarritasuna aztertu nahi izan da. Kontrol puntu batzuk zehaztuta 100 m-ko altueratik ateratako irudiekin 5 cm-rarteko doitasuna lortzen dela ikusi da, eta honenbestez, metodologia honek zenbait abantaila izateaz gain, lorturiko emaitzak onargarriak direla.