Nekazaritza eta eraldaketa digitala
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
Tknikako kideak Nekazaritza, eraldaketa digitala eta jasangarritasunari buruzko tailerra ematen aritu dira Gasteiztik gertu dagoen Arkauteko Nekazaritza eta Lanbide Heziketako Ikastetxean. Ekitaldira zentroko ikasle guztiak gonbidatuak izan ziren.
Tailerra gaia testuinguruan jarriz hasi zen, Agenda 2030 eta Europako Itun Berdearen garrantzia azalduz eta Tknikan bi ardatz horiek kontuan hartuta proiektuak nola lantzen ditugun azalduz, baita Europear nazioartekotze proiektuetan nola parte hartzen duen jasangarritasuna areagotzeko. Hala nola Euskal LH zentroen sarea, baina baita Europa mailan ere, Smalei Proiektuaren kasua.
Akuponiako espezializazio-eremuan garatzen ari diren proiektuak aurkeztu ziren, zehazkiago baliabideak optimizatzen eta ingurumena errespetatzen lagun dezaketen eraldaketa digitalari lotutako proiektuak, hala nola automatizazioa, sentsoreen erabilera eta IoT.