LCAMPen nazioarteko laugarren bilera
Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español
LCAMP – Learner-Centric Advanced Manufacturing Platform-en nazioarteko laugarren bilera 2024ko urtarrilaren 15etik 17ra izan zen, Milanen (Italia), MADE-Competence Center i4.0 egoitzan.
MADE-Competence Center i4.0
Maria Rossettik LCAMPko bazkideei ongietorria eman zien MADE-Competence Center i4.0 egoitzan. Zentroa tokiko eraldaketa digitala bultzatzen ari da, fabrika digital baten simulazioaren bidez. Hau Italiako enpresekin, bereziki ETEekin, 4.0 industriari dagokionez orientazio eta prestakuntza-proiektuak egiteko eta teknologia transferitzen amaitzeko sortu zen. LCAMPeko bazkideek 5 eremu berritzaile dituen lantegia bisitatzeko aukera izan zuten.
ADMA formakuntza, ETEen eta LH-ren beharren arteko aldea murrizteko aurrerapausoa
LCAMPeko bilerak bat egin zuen work package 7 lanen hasiera ofizialarekin. Lan horren helburua ETEen beharren eta LH-ren sektoreak eskura dauden gaitasunen eta ezagutzen arteko aldea murriztea da. Bi kluster industrialek zuzentzen dute lan hori, Fabrikazio Aurreratuko Espainiako Klusterrak, Espainiako Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteak (AFM) osatua eta AFILek, Associazione Fabbrica Intelligente Lombardia. Bazkideek bi helburu dituzte:
Prestakuntza-katalogo bat sortu eta ADMA esparruarekin eta trantsizio-ereduarekin lotutako herrialde bazkide guztietako ETEei eskaintzea.
Laguntza-esparru bat garatzea, ADMAren eta Elkarlanean oinarrituriko Ikaskuntzako Lantegien esplorazioetatik hasi eta Berrikuntza Irekiko Komunitatearen bidez soluzioak inplementatzeraino.
Work package honetan bazkideek ADMA metodologia erabiliko dute ETEei beren heldutasun digitala ulertarazi, eta hala, eraldaketa digitalean laguntzeko. Hori ETEen zazpi dimentsio aztertuko dituen eskaner baten bidez egingo da. 2023ko otsailean, LCAMPko bazkideek oinarrizko prestakuntza jaso zuten, metodologiarekin lehen harremana izateko eta ETEetan ADMA aplikatzeko hezitzaile/bideratzaileen sarean parte hartzeko. ADMA formakuntza TranS4MErs proiektuak zuzendu zuen.
Kualifikazio hau 20 bazkidek baino gehiagok lortu ondoren, beren formakuntza Milanen jarraitu zuten, WP7ren jardueretan inplikatuta, ADMA metodologiaren inguruko Quantrak emandako prestakuntza berri batekin. Formakuntza bi saiotan egin zen. ADMA metodologia osatzen duten 7 dimentsioak berriz aztertzeaz gain, parte-hartzaileek eskaner bati ekin ahal izan zioten, kasu praktiko baten bidez. Bertan, ETE baten egoera definitu zuten fabrikazio aurreratuko eraldaketa digitalaren arloan, eta transformazio-plan bat abiarazi zuten, enpresa horren premiei erreferentzia eginez.
Pili Alonsok, Ingurune Estrategikoetako Berrikuntza Aplikatuaren arloko zuzendariak, prestakuntzan parte hartu zuen eta bere iritziak partekatu zituen:
Prestakuntza interesgarria izan da, lehen fasean ikasitako kontzeptuak modu gidatuan praktikan jarri ahal izan ditugulako. Gainera, datozen hilabeteetan, metodologiaren ezarpen prozedura lantzen jarraituko dugu, aldizkako online saioen bidez.
Zer izango da hurrengoa LCAMP elkartean?
LCAMP hirugarren lan-urtean sartzen ari da eskatutako entregagai guztiak beteta dituela (guztiak LCAMP liburutegian aurki ditzakezu).
Etorkizuneko LCAMP aliantzak jarduera ezberdinak burutzen jarraituko du, eta LCAMP komunitatearekin lankidetzan aritu nahi dutenek horretarako aukera izango dute.
Konpetentzien eta Enpleguen Behatokia teknologia digitalek eta trantsizio ekologikoak fabrikazio aurreratuko enpleguetan duten eragina aztertzen ari da. Lantaldeak, estatuko adituekin lankidetzan, 10 txosten aurkeztuko ditu, enplegu horietarako beharrezkoak diren gaitasunen aldaketak eta bilakaerak azaltzeko.
Horrekin batera, laster, fabrikazio aurreratuko gaitasunak ebaluatzeko tresna batzuk aurkeztuko dira.
Berrikuntza Irekiko Komunitate batek ikerketa aplikatuko eta garapeneko proiektuen garapena sustatuko du (TKNIKA buru dela).
Bazkideek fabrikazio aurreratuko hezkuntzarako ikaskuntza-agertoki fisiko bat eraikitzen jarraitzen dute, Elkarlaneko Ikaskuntzako Fabrika bezala ezagutzen dena (Miguel Altuna/TKNIKA buru duena).
Lehenengo LCAMP Konferentzia Alemanian ospatuko da aurten. Proiektuaren aurrerapenak ezagutzeko aukera paregabea izango da, eta laster informazio gehiago izango duzue.