Lanbide Heziketako Ikastetxeen praktika onen lehiaketa

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: Español

2016an Irekin. Irakasle Ekin! Ekimenaren baitan Lanbide Heziketako Ikastetxeen Praktika onen lehiaketa aurrera eraman genuen. Ikastetxe eta irakasleen partaidetza bikaina izan zen, 25 zentru ezberdinetatik 62 praktika on jaso genituen eta finalistek euren esperientzia zabaltzeko aukera izan zuten.

Iazko erantzuna ikusirik, Lanbide-Heziketako Sailburuordetzatik eta Tknika-ren koordinazioarekin, aurten ere irakaslego ekintzaile hori identifikatu nahi dugu eta, horretarako, IREKIN- Irakasle Ekin! ekimenaren baitan, LHko Ikastetxeetan Praktika Onen Bigarren Lehiaketa kaleratu nahi dugu.

Gure asmoa, irakaslegoa burutzen ari den lan bikaina ezagutuarazi eta LHko ikastetxeen sarean zehar zabaltzea da.

Horregaitik, irakasleei ikastetxean burututako praktika berritzaile eta ekintzaileak partekatzera animatzea eskatu nahi dizuegu.

Parte hartzeko egin beharreko gauza bakarra ondorengo formularioa 2017ko otsailaren 1a baino lehen bidaltzea eta betetzea da:

Formularioa (euskeraz)

2016an Praktika Onen Lehiaketaren irabazlearen bideoa ikus dezakezue.

Ekimen honi buruzko edozein zalantza argitzeko Inge Gorostiagarekin harremanetan jar zaitezte: igorostiaga@tknika.eus (620471046)

Erlazionatutako proiektuak