Kamera multiespektral baten integrazioa dronean

 In Tknika-ri buruz

Sarrera hau beste hizkuntza hauetan dago eskuragarri: English, Español

Parrot Sequoia kamera multiespektrala DJI Phantom 3 Advanced drone modeloan integratu ostean, funtzionamendua balioztatzeko zenbait hegaldi egin dira Orioko txakolindegi baten inguruetan.

Gisa honetara, orainarte hegazkinean akoplaturik erabiltzen zen kamera multiespektrala dronearekin erabili ahalko da aurrerantzean, hegaldi bakoitzeko 15 hektareararteko autonomia erdietsiz.

Integrazio honek eskaintzen duen onura nagusia, hegaldi bakarrean RGB irudiak eta irudi multiespektralak lortzeko aukera da. Izan ere, Parrot Sequoia kamerak berak RGB kamera baduen arren, honek ez du aplikazio kartografikoetarako beharrezkoa den kalitaterik eskaintzen eta DJI Phantom 3 Advanced modeloak dakarrenak, ordea, bai.

Txakolindegian buruturiko azterketan lorturiko zenbait irudi:

       

Informazio gehiago:

Erlazionatutako proiektua

Droneen Aplikazioak (BUKATUTA)